Gobernu Taldeak taxi-bus zerbitzua eskaintzea aztertzen dihardu

Anboto 2008ko urt. 15a, 13:07

Garraio publikoa bultzatzea helburu hartuta Taxi-bus zerbitzu bat martxan jartzeko aukerak aztertzen dihardu Gobernu Taldea. Halako zerbitzua abiatu ahal izateko behar-teknikoak ezagutzeko, Durangoko taxi-gidariekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailarekin ez eze, auto-taxi floten kontrolean espezializatutako enpresa batekin batzartu izan da Gobernu Taldea.

Garraio publikoa bultzatzea helburu hartuta Taxi-bus zerbitzu bat martxan jartzeko aukerak aztertzen dihardu Gobernu Taldea. Halako zerbitzua abiatu ahal izateko behar-teknikoak ezagutzeko, Durangoko taxi-gidariekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailarekin ez eze, auto-taxi floten kontrolean espezializatutako enpresa batekin batzartu izan da Gobernu Taldea.

taxiak.jpgDurangon dauden 14 taxietatik sei agertu dira prest zerbitzu horretan parte hartzeko eta aurrera eginez gero Bizkaian “aitzindaria” litzake Durango, Juan Jose Ziarrusta alkateak aitortu duen moduan. Dena den, aukerak aztertzen dihardute oraindik eta batzarrekin jarraituko dute. Otsail erdialderako udalbatzarrak aztertu dezaten proposamen bat izatea aurreikusi dute.

Aitatu dugun moduan garraio publiko bultzatzea da helburua. Hiri-barruko autobusak ez zuen aurrera egin eta, orain, taxi-busaren aukerari heldu die. Gipuzkoan, bertako Foru Aldundiaren bitartez zerbitzu hori martxan dagoela argitu du Ziarrusta alkateak. Bizkaian, berriz, “ezintasun fisikoak dituen herritarrei zein edadetuei zuzendutakoa” dago martxan. Durangon “zerbitzu orokorra” ematea aztertu gura dute: “Beraz, herritar guztiei zabaldutako zerbitzua litzake, ibilbide zehatz batekin, geralekuekin… izan daiteke arren, lehenengo pausoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaini moduan, ezintasun fisikoak dituzten herritarrei zein edadetuei zuzendutakoa izan. Eskatu ahalako zerbitzua, hain zuzen”.

Zerbitzu biak eskaini gura dituzte, baina, ez dute zehaztu banatuta edota bata bestearen barruan barneratuta eskaini.

Zerbitzua eskainiko luketen taxion jarraipena egiteko, berriz, GPS bitarteko teleoperadora bat erabiltzea aztertzen dihardute: “Taxion jarraipena egin behar du norbaitek, egon daitezkeen deiei erantzun ahal izateko”.

Udalak diru-laguntza ere jaso izan du zenbait erakunderen eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!