Trenbide-pasaguneetako barreren funtzionamendua dela-eta bai Udalean bai Eusko Trenbide Sarean (ETS), “ardura” badela adierazi du Juan Jose Ziarrusta alkateak.
Ildo horretan, jakin eragin du ETSk barreren sistema elektriko eta mekanikoen funtzionamenduari buruzko egindako azterketa helarazi diola Udalari. Trenbide sareaz arduratzen den erakunde publikoak egoera aztertzen diharduela azaldu du Ziarrustak. Era berean, herriko alkateak gogorarazi du Herri-Lan eta Garraio sailburu Nuria Lopez de Gereñuk badaukala Durangon gai horrek sortutako arduraren berri. Udalak hori batuz gutun bi helarazi izan diola gaineratu du.