Behargin batek min hartu zuen, atzo, Durangon izandako lan istripuan. Burdin pieza batek jo ondoren, lurrera erori zen.
Behargin batek min hartu zuen, atzo, Durangon izandako lan istripuan. Burdin pieza batek jo ondoren, lurrera erori zen. Eguerdian izan zen ezbeharra, eta zauritutako 41 urteko J. A. G. gizonezkoa Galdakaoko erietxera eroan zuten, artatzera. Durango bertakoa da istripuan pronostiko erreserbatuko zauriak izan dituen behargina.