Lau izango dira aurrerantzean Durango Uria sariak, eta urte birik behin emango dituzte. Horrezaz gainera, herritarrek proposamenak bozkatu ahal izango dituzte web orriaren bitartez.
Horiek eta proposamenak eztabaidatuko ditu epaimahai batek, azken erabakia hartzeko. Durango Uria, batetik, eta, bestetik, Tokiko Agenda 21 eredu hartuta, garapen ekonomiko, gizarte garapen eta ingurumen garapenarekin lotutako hiru sari emango dira, 2009an hasita.