Asteon hasi dira Kurutziagako gurutzearen lekualdatzen

Anboto 2008ko urt. 10a, 13:38

Gurutze Santuaren ermitan (XIII-XIV. mendekoa) izango du kokaleku berria Kurutziagako gurutzeak, eta asteon bertan hasi dituzte lekualdatze-lanak. SIT-Transportes Interrnacionales enpresa arduratuko da garraio-lan horietaz, EHUko Arkeologian doktore Ana Galazek gainbegiratuta. Halaxe eman du jakitera Udalak.

Gurutzea zaharberritzeko lanak bertan kokatuta dagoenean hasiko dituzte, eta amaitu ere bertan amaituko dituzte.

Lekualdatze lanotarako 100.000 euro inguruko aurrekontua aurreikusi du Udalak. Lehenengo digitalizatu egingo dute gurutzea hiru dimentsiotan; ondoren,
gurutzea lekuz aldatzen hasi aurretik, tinkatu beharreko zatiak tinkatuko dituzte. Argitu dutenez, gurutzea babesteko egitura modularra jarriko dute lekualdaketarako.

Gurutzearen oinarria desmuntatu eta horixe lekualdatuko da lehenengo Gurutze Santuaren ermitara. Ondoren, gurutzea bera. Ildo horretan azaldu dutenez, “izan daiteke gurutzearen zati batzuk ere desmuntatu behar izatea, horren ezaugarriak eta egonkortasuna aintzat hartuta”. Gurutze Santuaren ermita guztiz zaharberritu dute, gurutzeari buruzko museoa egokitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!