Bateginez GKEak San Miguel de Pochutan (Guatemala) bultzatutako helduentzako formaziorako egitasmoaren barruan, 16-56 urte bitarteko 28 ikaslek derrigorrezko hezkuntzaren parekoa amaitu dute. Hiru kurtsoak bete dituen lehenengo promozioa da, Bateginezek jakitera eman duenez. Emakumeak dira 18.

Durangaldeko familiek besoetan hartutako neska-mutilen gurasoek eskatuta sortu zuten ekimena, “seme-alabek jasotako hezkuntza eurek faltan igarrita”, Bateginezekoen berbetan: “Helduentzako ikastaro ofizial baten barri izanda, Apsadec-eko langileak balio ofizialdun ikastaroa lortzeko gestioak hasi zituzten; Bateginezek lekua eta irakasleen soldatak hartu zituen bere gain”.
Orain hiru urte hasi zituen eskolak Bateginez Apsadecen etxe sozialean, eta eskaera hazkundearen aurrean Guatemalako Hezkuntza Ministerioak egitasmoa osotasunean bere gain hartzea onartu zuen, helduen formaziorako zentro ofizial iraunkorra bilakatuz. Bestalde, etxaldeetan hezkuntza sustatzeko egitasmoaren barruan, Pochutako Udala horietariko baten gastuaz arduratuko da urtarrilean hasita.