Durangaldeko Behargintza saritu dute I. Innova Lehiaketan

Anboto 2008ko urt. 10a, 12:45

Durangaldeko Behargintza saritu dute Garapenek —Garapen Agentzien Euskal Elkartea— antolatutako I. Innova Lehiaketan. Agentziek eurek eskainitako zerbitzuekin lotutako “ideia berritzaileenak” saritu dituzte.

Durangaldeko Behargintza saritu dute Garapenek —Garapen Agentzien Euskal Elkartea— antolatutako I. Innova Lehiaketan. Agentziek eurek eskainitako zerbitzuekin lotutako “ideia berritzaileenak” saritu dituzte.

Durangaldeko Behargintzak proposatutako orienta-line zerbitzua tartean. “Poztasun handiarekin” hartu dute berria bai Durangaldeko Behargintzak bai Durangaldeko Mankomunitateak ere.

Behargintza agentzia bakoitzaren web zerbitzuan amankomuneko plataforma bat instalatzean datza orienta-line zerbitzua: batetik orientatzaileen eta, bestetik erabiltzaileen parte-hartzearekin. Aurretik erabiltzaile legez erregistratu eta gero, euren galderak edo lan bilaketarekin dituzten zalantza guztiak planteatzeko aukera izango lukete erabiltzaileek, Behargintzako Gerazne Aranak azaldu duen moduan: “Enplegu bilaketarekin lotutako hainbat kontsulta egiteko aukera legoke: ikastaroei buruz, lana bilatzeko tresnei buruz…”.

Inguruan eta gizartean hainbat aldaketa eta aurrerapen teknologiko izaten direla deritze Behargintzakoek, “eta enpresa eta erakundeek horri egokitu beharra” dutela lehiakor izateko; baita euren erabiltzaileei “kalitate handiko zerbitzua eskaintzeko” ere. Lehiaketaren berri izanda, gogoan zituzten ideiak planteatu eta aurkeztutako 12 proposamenen artean saritu dituzte, beste birekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!