JAEDeko sari nagusia 33074 zenbakiarentzat

Anboto 2008ko urt. 7a, 14:59

Atzo arratsaldean JAED elkarteak urteroko zozketa benefikoa egin zuen. Erositako txartelak eskuetan zituztela hainbat lagun bildu ziren Andra Mariko stand aurrean.

Atzo arratsaldean JAED elkarteak urteroko zozketa benefikoa egin zuen. Erositako txartelak eskuetan zituztela hainbat lagun bildu ziren Andra Mariko stand aurrean.

Iñaki Gorritxategi JAEDeko arduradunak azaldu digunez, "salmentak mantso hasi diren arren, azken egunetan jende ugari hurreratu da. Iaz saldutako 59.000 txartelen muga gainditu dute aurten. Batutako dirua Durango eta Iurretako behartsueentzat izango da. Guztira 50 sari banatu dituzte, betiko moduan preziatuena autoa da.

  1. 33074 Autoa
  2. 23314 Ordenagailua
  3. 00475 Tenerifera bidaia

Hurrengo hamabost egunetan Andra Mariko standa zabalik izango da 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Martxoaren 31ra arte sariak jaso daitezke.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!