Durangoko Hizkuntza
Eskolako lanen aurrekontua %30 handitzeak oposizinoaren kritikak eragin
ditu. "Erantzukizun politiko zein administratiboak"
argitzeko Ikerketa Batzordea sortzea exijitu dabe EB-Berdeak, Aralar,
PP, PSE-EE eta EAE-ANVk.
Juan Jose Ziarrusta alkateak azaldu dauenez,
"oposizinoak lan honeen gainean zalantzaren bat badauka, ikerketa
batzordea sortu behar dela komunikabideen aurrean esan beharrean epailearen
aurrera jo beharko leuke". Ziarrustak gaineratu duenez,
"gainontzeko alderdiak demagogia egiten ari dira eta badaukate informazio
nahikoa lanon inguruan".
Azken osoko bilkuran
aurrekontuaren handitzea bozkatu behar izan zutenean "informazio eza"
salatu zuen oposizioak; baita "inpotentzia" eta "babesgabetasun
egoera" ere, "erabakiarekin lotutako ondorio penal posibleak ezin
kontrastatu" aurkitu zirelako. Argitu dutenez, aste horretan bertan,
hirigintza eta ogasun batzorde informatiboak egin ziren arren, ohiko
udalbatzarrean bozkatzeko orduan "nahikoa informaziorik" ez zuten,
EAJk osatutako Gobernu Taldeak oposizioak alde egingo ez zuela ikusi
zuen arte. Udalbatzarra gelditu zen une horretan, zinegotziei kontra
eginez gero, “bidegabeko aberaste batengatik erantzukizun penala”
izango lukeen ekintza baten aurrean izan zitezkeela jakinarazteko.
Hizkuntza Eskolarako 865.000 euroko diru-soberakina gehitzearen alde
egin zuen EAJk udalbatzarrean (obra 2,9 milioiko aurrekontuagaz eman
zen). Abstenitu egin zen PP eta gainerako alderdiek ez zuten bozketan
parte hartu. Obraren zuzendaritzak justifikatutako “benetako gastuari
aurre egin ezean” erantzukizun penaletan jausi zitezkeela argitzeko
etenaldia egin zuten aurretik.
AUDIOA: Juan José Ziarrusta: 01 eta 02