AHTaren kontrako hainbat ekintza deitu dituzte, asteon

Anboto 2007ko abe. 13a, 13:47
AHTaren kontra elkarretaratzea egin zuten martitzenean gazte talde batek Batzokiaren aurrean, eta lagun bi kateatu ziren. Ordu erdi eman zituzten kateatuta, Ertzaintza etorri zen arte. Besteren artean, gaur, epaitegiaren aurrean enkartelada ere deitu dute.

Izan ere, AHTaren aurkako kartelak jartzeagatik epailearen aurrera deklaratzera ditu dituzte zazpi gazte. Bihar, berriz, manifestazioa deitu dute 12:00etan, Fray Juan de Zumarraga Institutu aurretik. Deialdiarekin bat egin du LAB sindikatuak ere, eta, 18:30ean, berriz, “AHT gelditzeko arrazoiz beteriko” enkartelada Ezkurdin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!