Wifi zerbitzua eskaintzen hasi dira Udal Liburutegian

Anboto 2007ko abe. 13a, 11:56
Hilabete eta erdi da Wi-Fi sarea jarri dutela Udal Liburutegian, proba moduan, eta erantzun oso ona izan du. Liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, proba iraun duen epe horretan sareak 220 erabiltzaile izan ditu eta, guztira, 607 konexio egin dira.

Argitutakoaren arabera, lau ordenagailu batzen dituen Wi-Fi gunea egokitu dute eta erabiltzaileentzat araudia ere zehaztu dute. Hala ere, norberaren ordenagailua eroanda ere badago zerbitzua erabiltzea. Argitu dutenez, “beharren arabera” wifi gunerako ordenagailu kopurua gehitzea aztertuko dute.

Ordenagailu finkootan ordubeteko saioa egin dezakete erabiltzaileek, eta aurretik erreserba egin behar dute. Asko jota pertsona bi izango dira ordenagailuko, eta gurasoen baimena beharko dute 12-18 urte bitarteko gazteek. Interneta ez eze, word eta excel programak erabiltzeko aukera ere eskaintzen dute ordenagailuok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!