Gorka Lupiañez gaur eramango dute Auzitegi Nazionalera deklaratzera

Anboto 2007ko abe. 11a, 12:44
Bost eguneko inkomunikazioaren ondoren, Gorka Lupiañez durangarra gaur eramango dute Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen aurrera deklaratzera.

Bost eguneko inkomunikazioaren ondoren, Gorka Lupiañez durangarra gaur eramango dute Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen aurrera deklaratzera.

Polizia iturriek berri agentziei jakinarazitakoaren arabera, Lupiañezen atxiloketarekin lotuta Mendatako Albitz auzoko baserri bat miatu dute bart goizaldean. Baserria arakatu dute zenbait orduz eta hainbat gauza eraman dituzte DNA frogak egiteko.

Etxe bat miatu dute Abadiñon

ADN arrastoen bila aritu direla agertu dute polizia iturriek. Materialez betetako hainbat kutxa eta poltsa atera dituzte etxetik. Ostegunean atxilotu zuten Lupiañez Berrizen ETAko kide izatea egotzita. Ordutik inkomunikatuta daukate.

Bart goizaldean Abadiñon etxe bat miatu dute, antza Gorka Lupiañez joan den astean atxilotutako gaztearekin lotuta. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, aztarna fisikoen bila aritu dira, ADN arrastoen bila alegia.

Aztarna horien bidez Lupiañezen ustezko komandokideak nortzuk diren argitu nahi dutela diote polizia iturriek. Abadiñoko etxea eta trasteleku bat miatu dituzte eta hainbat material atzeman dute. Besteak beste, materialez betetako hainbat kutxa eta poltsa atera dituzte.

Prentsaurrekoa

Zapatu eguerdian, Durangoko udaletxe aurrean, emandako prentsaurrekoan senitartekoek Gorkaren egoeraren inguruan duten ezjakintasuna eta ezinegona salatu dute. Prentsatik albistearen berri izan ondoren, epaitegira joan ziren Gorkarentzako Habeas Corpusa eskatzera, edo bere kasuan konfiantzazko abokatu eta mediku batek bareraekin egioteko aukera lortzeko. Eskaera formala egin dute familiakoek baina momentuz ez dute erantzunik jaso.

Gorkaren hirugarren atxiloketa da. 2002an bi aldiz atxilotu zuten. Andoni Lupiañez bere anaiak adierazi duenez, "Gorka bi aldi horietan gogorki torturatu zuten eta izandako epaiketetan aske geratu zen inolako froga gabe". Gainera "kalean izan denean, hainbat aldiz iraindu, erasotu eta jipoitu" dutela azpimarratu du "polizia uniformatu zein uniformatu gabeek".



Hau guztiagatik, "Guardia Zibilaren eskuetan jasaten egon daitekeen torturagatik kezkatuta" daudela adierazi dute prentsaurrekoan. Horregaitik inkomunikazioa altxa diezaiotela eskatu dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko Durangoko ordezkariek atxilotuarekiko duten elkartasuna erakutsi eta datozen egunetan mobilizazioak izango direla iragarri dute. Datorren abenduaren 13rako paro eta mobilizazio eguna deitu dute. Adierazpenak:

-Andoni Lupiañez 01
-Asier Birunbrales 01 / 02

Gorka Lupiañez atxilotu du Guardia Zibilak

Ostegun arratsaldean Guardia Zibilak Gorka Joseba Lupiañez Mintegi gaztea atxilotu zuen Berrizen, ustez ETAko kidea delako. Barne Ministerioak ohar batean jakitera eman duenez, poliziak 27 urteko durangarra ETAko Bizkaia taldeko liberatua izatea leporatzen dio. Guardia Zibilaren kontrol batean atzeman zuten Lupiañez, eta arma bat eta agiri faltsuak zeramatzala diote Barne Ministerioko iturriek.

2002an atzeman zuten lehen aldiz Gorka J. Lupiañez, Durangaldean kale erasoetan parte hartu zuelakoan. Kartzelara sartu zuten behin-behinean ETAri laguntzea leporatuta. Fiskaltzak 13 urteko kartzela zigorra eskatu zuen bere aurka 2004ko ekainean, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak libre utzi zuen kargurik gabe. 2006ko ekainean, berriro atxilotu eta epaitu zuten, Durangon kutxa automatiko bat erretzea egotzita. Audientzia Nazionalak absolbitu egin zuen, akusazioak erabilitako DNA froga baimenik gaebe lortu zelako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!