Pauso berriak komertzioari begirako elkarlanean

Anboto 2007ko abe. 4a, 15:50
Aisialdia, zerbitzuak, kultur eskaintza eta inguruak eskainitako aukerak batuz, ekipamendu komertziala sortu guran elkarlanean dihardute Udalak eta Dendak eta Durango Bai elkarteek. Horretan parte hartzeko “borondate eta kontzientzia nabaria” agertu dute alde biek eta, abiarazte lez, hainbat ekimen batuz, kanpaina eratu dute gabonei begira; finean, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txiki eta ertainak sustatzeko.

Azken urte bietan lez, egutegia kaleratuko dute: “Merkataritzarekiko lotura mantenduz, Durangon batutako hainbat jarduera jasoko dira. Koloretan”. Era berean, kultura, merkataritza, turismoa… batzeko erronka horri heldu guran eta Euskal Liburu eta Disko Azokarekin bat eginez orri-markagailuak kaleratu dituzte; Ezkurdin gabon-arbola ere isiotu dute.

Aparkalekua doan

Bestalde, berrikuntza lez, abenduaren 15etik 31ra Landako erakustazokako aparkalekuan ordu bi doan aparkatzeko aukera bideratuko dute: “Hiriguneko komertzio zein ostalaritza establezimenduetan egindako gastuaren egiaztatze tiketa aurkeztu beharko du kontsumitzaileak aparkalekura bueltatzea. Beti ere, ohiko ordutegian”. Nabarmendu dutenez, gainera, zerbitzuen sektore osora zabaldu da ekimena. Erantzunaren arabera eta helburuak betez gero, “zabaltzeko aukera aztertuko dute, denbora batera mugatu gabe. Esaterako, Bilbon egiten den lez”. Aparkalekua erraztea ez eze, autoaren erabileraren hausnarketa bultzatzea da ekimenaren helburua.

Aitatzekoa dugu, “gurasoek erosketak egin dezaten errazteko bidean”, Landako erakustazokan haurtzaindegia egokituko dutela ere, hilaren 22, 23 eta 24an, iaz lez. Haurtzaindegia 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era izango da zablik; 24an, goizez bakarrik.
Aurten, Txan Magoa eta El Mago Dabid izango dira, 22 eta 23an, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!