Udalak 265.000 euro bideratuko ditu LESAra

Anboto 2007ko abe. 3a, 10:41
Landako Erakustazokak (LESA) 265.000 euro inguruko diru-ekarpen osagarria jasoko du Udaletik, 2006ko galerei (143.600 euro) eta 2007an aurreikusi duten desfaseari (121.800 euro) aurre egiteko. Alkateak kalitatezko botoa erabili behar izan du: EAJ eta PP agertu dira alde, eta Aralar, PSE-EE eta EAE kontra; EB-Berdeak abstenitu egin dira.
Landako Erakustazokak (LESA) 265.000 euro inguruko diru-ekarpen osagarria jasoko du Udaletik, 2006ko galerei (143.600 euro) eta 2007an aurreikusi duten desfaseari (121.800 euro) aurre egiteko. Alkateak kalitatezko botoa erabili behar izan du: EAJ eta PP agertu dira alde, eta Aralar, PSE-EE eta EAE kontra; EB-Berdeak abstenitu egin dira.

Dirua bideratu behar dela aitortu arren, beste kudeaketa eredurik ez planteatzea kritikatu dute EB-Berdeek: “Askoz gehiago erabili beharko litzake, luxua da-eta horrenbeste egun libre egotea (200 bat egun), gabeziak egonda”.

Aralarrek ere “urte erdia erabili gabe” egotea azpimarratu du, kudeaketarekin desadostasuna agertzeko. LESAko Administrazio Kontseiluari kudeaketa plangintza berria eskatu dio, eta posible ez bada, Udalak gestionatzea: “Geroago eta ekintza gehiago, galera handiago da. Zatika dago, gainera, hartuta”. Udalak kudeatzearen alde dago EAE be, “kudeaketa publikoaren” alde dagoela arrazoituz.

LESAk helburuak “argi” azalduz, bideragarritasun plana aurkeztu behar duela uste du PSE-EEk. “Geroago eta gehiago erabiltzen dela esan arren, gastua handituz doa urtez urte; defizita ere bai”. Aparkalekua “gutxiegi erabilita” egotearen eragina ere aitatuz, gestio ereduari buruz eztabaida behar dela diote. PPk ere, alde egin arren, erakustazoka “erakargarriago” egiteko neurriak eta Udalaz besteko finantzazioak aztertzea eskatu du.

Defizita sortzen duela aitortu arren, LESAk elkarte publiko lez “etorkizuna” daukala uste du, aldiz, EAJk. “Interes orokorrari” erantzuten dien beste hainbat zerbitzu publikoren parean jarri du. FICOBA edo BECa gogoratu dituzte, eta Udalak kudeatuta galerarik ez litzaken egongo galdetu. Urtean 260 egunean dagoela hartuta diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!