Zubiaga bermea ordainduta libre utziko dute 18/98 auziaren barruan

Anboto 2007ko abe. 5a, 20:41
18/98 auziaren barruan, Joxemi Zumalabe Fundazioa atalean, atxilotutako Mario Zubiaga 20.000 euroko bermea ordainduta aske utziko dute.
Durangoko Mario Zubiaga bermea ordainduta libre utziko dute 18/98 auziaren barruan
18/98 auziaren barruan, Joxemi Zumalabe Fundazioa atalean, atxilotutako Mario Zubiaga 20.000 euroko bermea ordainduta aske utziko dute. Auzitegi Nazionalak agindutako 46 atxilotuen artean den Zubiaga, joan zen barikuan atxilotu zuen Guardia Zibilak etxean, Durangon.


18/98 auziko atxilotuetako sei (Joxemi Zumalabe Fundazioa ataleko lau eta Orain ataleko bi) bermepean aske uztea erabaki zuen, martitzenean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren sekzioak, sententzia emango duen epaimahaiak; 20.000na euro ordainduta geratuko dira aske. Auzian 52 lagun epaitu zituzten, eta horietako 46 atxilotzeko agindu zuen Auzitegi Nazionalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!