42. Durangoko liburu eta disko azokak zabaldu ditu ateak

Anboto 2007ko abe. 5a, 18:19
Landako Guneko azokak goizeko 10:30ean zabalduko ditu ateak, baina inaugurazino ofiziala 19:00etan izango da. Aurtengorako aukeratutako gaia umorea denez, "Vaya Semanita" telebista saioko Andoni Agirregomezkorta izango da sarrera ekitaldiaz arduratuko dena.

Eguneko egitarauari dagokionez, 12:00etan, DJ erakustaldia izango dugu Oleakiff taldearen eskutik. Arratsaldeko 16:30ean berriz, "Liburuaren legea" izenburupean Aitor Esteban eta Jorge Jimenezek mahai-ingurua antolatuko dabe.

Haur literatur aretoan egitarau zabala prestatu dute. Goizean liburuen arteko ginkana, eskulanak eta irakurketa librea izango ditugu gaztetxoenen gozamenerako. Arratsaldeko 18:00etan Miren Agur Meabe idazlea gonbidatuko dute.

Argizaiola iparraldera

Euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatzeko Argizaiola omen-saria Maiatz Elkarteari eskainiko dio Gerediagak. Iparraldeko idazle berriak biltzen eta laguntzen egin duen lana azpimarratu gura dute, azokako sari horixe eskainiz. Sari ematea abenduaren 8an izango da, San Agustin Kulturgunean egingo dute ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!