Trenbide-pasaguneetako langen funtzionamenduaz galdetu du PPk

Anboto 2007ko aza. 27a, 12:11
Durangoko trenbide-pasaguneetako langen “funtzionamendu txarraren” aurrean zeintzuk neurri hartu diren galdetu dio Talde Popularrak, Garraio eta Herri Lan sailburuari. Orain arte zenbat kexa jaso dituzten ere galdetu dute.
Durangoko trenbide-pasaguneetako langen “funtzionamendu txarraren” aurrean zeintzuk neurri hartu diren galdetu dio Talde Popularrak, Garraio eta Herri Lan sailburuari.  Orain arte zenbat kexa jaso dituzten ere galdetu dute.

Bai Udalak bai herritarrek “arriskutsua izan daitekeen egoera horren aurrean euren ardura” agertu dutela dio PPk. Ildo horretan, nabarmendu dute erabiltzaileen “segurtasuna bermatu” behar dela , trenbidearen lurperatze lanak amaitu bitartean. Halaxe eman dute jakitera ohar baten bitartez.

Gai horren gainean idatziz erantzuteko galdera luzatu dio Garraio eta Herri Lan sailburu Nuria Lopez de Gereñuri, arlo horretan PPko bozeramale den Borja Semperrrek. Bere  berbetan, “segurtasunerako oso arriskutsua izan daitekeen egoera horren aurrean herritarren eta Udalaren hainbat kexa” sortu dira. Horren haritik, Garraio eta Herri Lan sailean zenbat kexa jaso diren jakin gura dute, “eta zeintzuk neurri jarri edo jarriko diren martxan halako gertaerei irtenbide bat topatzeko”.

PPk jakitera eman duenez, “batzutan trena pasatzen ez denean aktibatzen dira langak; eta gertatu da trena pasatzerakoan langak ez aktibatzea; beste batzuetan bai. Baina, salaketak gero eta gehiago dira eta ematen du deskontrolak ez duela irtenbiderik”. Arazoa “albait arinen” konpondu behar dela uste du PPk: “Eta trenbidearen lurperatzea aurreikusi den arren, lanak amaitzen ez diren bitartean konpondu egin behar da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!