EHEek deitutako Ezabaketa Astearekin bat egin dute hainbat herritarrek

Anboto 2007ko aza. 19a, 13:28
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) deitutako Ezabaketa Astearekin bat eginez, Durangoko “erdal inposaketak” ezabatu dituzte hainbat herritarrek barikuan.
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) deitutako Ezabaketa Astearekin bat eginez, Durangoko “erdal inposaketak” ezabatu dituzte hainbat herritarrek barikuan.

Trikiti doinuz eta jai giroan jardun dute, “esku orriz informatuz eta herri euskalduna eraikitzeko pausoak eman guran”. Batzokira eta Udaltzaingora ere jo dabe horretara, eta Alde Zaharrean horma-irudia egin. “Hizkuntz eskubideak zapaldu egiten dira. Ezin da euskaraz bizi, eta benetako pausoak eman behar dira”. Udaltzainek lau lagun identifikatzea salatu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!