BECek hartuko duen Slow food azokan parte hartuko du Erraldek

Anboto 2007ko aza. 18a, 11:38
Pentsu transgeniko gabe hazitako bertako hiru idi hil ditu Durangoko Erralde hiltegiak; bertoko betizu eta terreña arrazakoak, eta bailaretako asturiar arrazako hirugarren bat hil dituzte. Nabarmendu dutenez, faenatu tradizionala erabiliz.

Bertoko arrazakoen okela Barakaldoko BECek hartuko duen elikagai naturalen azokan dastatzea izango da: Slow food azokan, hain zuzen. Halaxe eman dute jakitera Erraldeko arduradunek. Azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean izango da azoka Bilbao Exhibition Centren.

Erraldekoek azaldu dutenez, dagoeneko jatorrizko deitura daukan Berrizko txuletoia aurkeztuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!