Udal talde bakoitzak ordezkari bana izango du erakunde autonomoetan

Anboto 2007ko aza. 18a, 11:35
Astarloa Kulturgintza izena hartuko du orain arteko Arte eta Historia Museoa erakunde autonomoak. Izan ere, museoa bera ez eze, San Agustin kulturgunea eta Udal Liburutegia ere batuko ditu, eta, laster Veracruzeko Museoa ere bai.

Beste alde batetik, udal erakunde autonomoen estatutuak ere aldatu dituzte. Elkarrengandik banatuta eta “zahartuta” zeuden estatutuok eta “bateratzea” eta “sinplifikatzea” erabaki dute. Zuzendaritza Batzordeak 10 kide izango ditu, eta erakunde bakoitzean alderdi bakoitzak ordezkari bana izango du; orain arte ez bezala.

Bai EAJk bai EB-Berdeak-ek ordezkaritza horren garrantzia nabarmendu dute. Bestalde, EAEk legealdi hasierako jarrera berretsi du: Denak egon behar direla ordezkatuta, eta bakoitza bere boto ponderatuarekin. Udaleko Kirol Erakundea (UKE), Astarloa Kulturgintza, Bartolome Ertzilla musika eskola (gurasoen ordezkari bat eta ikasleen beste bat ere izango dira) eta Udal Euskaltegia (HABEko ordezkari bat ere egongo da) dira lau erakunde autonomoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!