Durangaldeko enpresei zuzendutako finantza jardunaldiak hasiko ditu gaur Elkargik

Anboto 2007ko aza. 19a, 10:14
Durangoko III. Finantza Jardunaldiak eratu ditu Elkargik, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, Durangaldeko enpresei berariaz zuzenduta. Gaur arratsaldean izango da lehenengo saioa Durangoko Elkartegiko hitzaldi aretoan. Gaurko saioaren ostetik, azaroaren 21, 26 eta 28an ere jardungo dute. Guztiak 18:00etatik 19:30era iraungo dute.
Durangoko III. Finantza Jardunaldiak eratu ditu Elkargik, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, Durangaldeko enpresei berariaz zuzenduta. Gaur arratsaldean izango da lehenengo saioa Durangoko Elkartegiko hitzaldi aretoan. Gaurko saioaren ostetik, azaroaren 21, 26 eta 28an ere jardungo dute. Guztiak 18:00etatik 19:30era iraungo dute.

Produktu eta zerbitzuen hurbiltze eta gertutasun prozesuaren barruan antolatu dituzte jardunaldiok, Elkargik jakin eragin duenez eta eskualdeko enpresen finantza-kudeaketa eta finantzaketari buruzko interes handieneko gaiak jorratuko dituzte bertan.

Izaera praktikoa izango duten lau mintegitan banatuta izango dira jardunaldiak —hilaren 19, 21, 26 eta 28an—, eta horietan, Enpresaren Kudeaketarako “giltzarri” diren gaiak jorratuko dira Elkargiko Aholkularitza Sailaren esperientzian oinarrituta, argitu duten moduan. Durangaldeko enpresentzat doako asistentzia izan arren, lekua mugatua izanik, izen emate ordenaren araberako asistentzia bermatuko da, adierazi dutenez.

Honakoak dira jorratuko diren gaien ardatz nagusiak: Nola ezarri diruzaintza kudeatzeko sistema egoki bat; Zergatik eta nola baloratu enpresa bat eta Nola planifikatu oinordetza-prozesua eta familia protokoloa ezarri.

Elkargi trebakuntza finantzarioan erreferentea da, eta ekimen honekin, eszenatoki ekonomiko finantzarioan ematen ari diren aldaketei aurre egiteko, enpresek, eta batez ere, enpresa txiki eta ertainek (ETE), duten ahalmena handitzea da lortu gura den helburua: “beraien finantza-kudeaketa, lehiakortasuna, hobetzeko sortzen diren aukera eta alternatiba ezberdinak ezagutu eta horietara iristea lortzea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!