Ezkurdi inguruko oinezko pasabideen egoera salatu du Aralarrek

Anboto 2007ko aza. 15a, 15:37
San Agustin, Ezkurdi eta Zumalakarregi lotzen dituen errepidearen eta espaloien berrikuntza lanen barruan jarritako oinezko pasabideek ez dute legea betetzen, Aralarrek salatu duenez. Iaz egindako lanok aintzat hartuta, irisgarritasun arloan martxan jarritako kanpaina berria eman du jakitera udal talde horrek.

Oinezkoentzako pasagunea bertikalki (argizko seinalea), horizontalki (soinu-bandak) edo kolore bidez (banda zuri-gorriak) seinaleztatzea gomendatzen du 68/2000 dekretuak, batez be, “gurutzagune arriskutsuko pasaguneetan edo/eta pasagune altuetan. Apirilaren 11n onartutako dekretuak hiri-inguruneen, espazio-publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen ditu”. Halaxe argitu du Aralarrek.

Aralarrek gaineratu duenez, “oinezkoentzako pasagunearen berariazko seinaleztapenari dagokionez, seinaleztapen-marraren zoladura protuberantzia edo erroak izango dituzten baldosen edo bestelako materialen bitartez egingo da —25 mm-ko diametrokoak eta 6 mm-ko altuerakoak, eta erdiguneen arteko 67 mm-ko bereizketa dutenak—”. Legeak baldosa horiek irristagaitzak eta kolorez kontrastatuak izango direla ere badio, azaldu dutenez, “ezaugarri horiek gordetzeko behar den moduan mantenduko direla” ez eze. Egoera hori salatzeko kartelak jarri ditu Aralarrek uriko kaleetan. Era berean, legea betetzeko eskatuko die Udalari bide administratibotik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!