Kalitateari buruz jardungo du Maristak-ek, Alemanian

Anboto 2007ko aza. 15a, 15:32
Stralsunden (Alemania) izango den XIII. Baltikoko Itsas Foroan parte hartuko du Maristak ikastetxeak.
Stralsunden (Alemania) izango den XIII. Baltikoko Itsas Foroan parte hartuko du Maristak ikastetxeak.

Stralsundeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitateak eratuta azaroaren 16an eta 17an garatuko den foroak kalitatearen bidetik Lanbide Hastapen Zentroen bitartez garatutako nazioarteko esperientziak zabaltzea du helburu. Jakinarazi dutenez, Maristak ikastetxekoek ez eze, Alemania, Lituania, Polonia, Bulgaria, Israel eta Finlandiako lanbide hastapen zentroetako ordezkariek ere parte hartuko dute.

Zentroan kalitatea hedatzeko jorratutako arlo garrantzitsuez jardungo dute Maristak-eko zuzendari Julen Elgetak eta irakasle Iñigo Charterinak: kudeaketa sistemaz, irakaslegoaren formazioaz, kalitate sistemaren adierazleez…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!