Eguzkitzagoienako egitasmoa aurrera

Anboto 2007ko aza. 5a, 10:40
Udalak berak kudeatuko ditu Eguzkitzagoienan bere esku geratuko diren tasatutako 30 etxebizitzak. 2008an lanen egitasmoa enkantean jartzeko eta eraikitze epeak “ahal denik gehien arintzeko” konpromisoa ere hartu du Gobernu Taldeak. Hori aintzat hartuta babestu du PSE-EEk Eguzkitzagoienan 250 etxebizitza egiteko arau subsidiarioen aldaketa. Etxeok Udalak gestionatzea da Aralarren baldintza ere, alokairu sozialera bideratzea eta sei hileko epean etxebizitza tasatuetarako “beharrezko” araudia sortzea ez eze. Hirigintza Batzordean aztertuko da hori.

Egitasmo “jasangarria izan ez” arren, Lurzoruaren Lege berriarekin eraikigarritasuna hiru bidertuko litzakeela arrazoitu du Aralarrek. EB-Berdeakek ere alde egin du, 2006an hirigintza-ituna onartzeko arauen aldaketa eztabaidatzean esandakoa berretsi arren; “astakeriatzat” jo zuen, kontra eginez, Aralarrek lez, eta PSE-EE abstenitu egin zen orduan.

EAE ikerketa eske

EAEk bakarrik egin du kontra, “Durangok zer behar duen jakiteko ikerketarik ez dagoelako”. “Etxe hutsak kontuan hartu gabe” egin gura ei du Gobernu Taldeak eraikitze politika. EAEk “benetako aldaketa” eskatu du, “sozialen aldeko apustua”, eta gabeziak eta baliabideak aztertzea.

Egitasmoa ez onartzeari “kaltegarria” deritzo EAJk: “Baietza ematea, lurraren %60an etxebizitza egitea eta gainerakoa erabilera publikorako bideratzea da. Gainera, tasatutako 30 etxebizitza eskuratuko genituzke”. Egitasmoak 209.000 metro koadro hartzen ditu; besteak beste, rokodromoa, oinezkoentzako bideak eta 85.000 m2-ko parkea batuz. PPk be alde egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!