AHTari buruzko galdeketa egiterik ez dute onartu

Anboto 2007ko urr. 29a, 13:02
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kalteak salatu eta eztabaida sortzeko lanak gelditzeko AHT Gelditu Elkarlanak aurkeztutako mozioa ez du onartu Udalak. Galdeketa egin eta desjabetze-agiriak ez sinatzea eskatzean EAJ, PSE-EE eta PP kontra agertu dira.

Alde agertu direnen artean, informazio falta salatu eta galdeketa “demokrazia ariketatzat” jo du Aralarrek, zer beldur dagoen galdetu dute EB-Berdeek, eta EAEk herria informatu eta galdetu egin behar zaiola dio. PP eta PSE-EEk AHTaren aldeko jarrera berretsi eta herriak ordezkarien bitartez erabaki duela diote. Aurreko jarrerari eutsi dio EAJk ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!