Udaletxeko arkupeetan, etxebizitza gabe “utzi” dutela salatu guran

Anboto 2007ko urr. 29a, 13:00
Udaltzainak Intxaurrondoko Maisuen Etxea deritzona uzteko auzitegien epaia betearazi zuen egunetik, urriaren 23tik, udaletxeko arkupeetan dirau gizon batek etxe gabe “utzi” dutela salatu guran. Udal arduradunek horren aurrean ezer ez duela egingo esan dute, “etxebizitzan egoteko eskubiderik ez daukala” nabarmenduz. Gaia Gizarte Zerbitzuetara bideratuta dagoela diote.

Maisuen Etxea deritzon horretako sei etxebizitzatik hiru “okupatuta” zeuden 1988tik: “Eskolen alboan dagoen eraikinean atezaina bizi zen eta zerbitzua ez ematean desafekzioa egin zen 2002an. Baina, giltza lortu eta bertan bizi izan dira zenbaitzuk”, azaldu duten udal arduradunek. 2005ean Udaltzaingoak hiru familia bizi zirela egiaztatu zuen, eta 2006an Udalak lehenengo hartu-emanak hasi zituen. Epaiketa aurretik joan zen familietako bat eta bigarrena epaiak irtetean, argitu dutenaren arabera. Utziarazpena 2007an etorri da.

Hirugarrenarekin —aita eta alaba bizi ei ziren— akordioa lortu zuen Udalak: “Gaixorik zegoen aita han zen bitartean ez kaleratzekoa. Eta halaxe mantendu da. Aita egon ez denean alabak irten egin du”. Hala ere, ondoren, hirugarren pertsona hori agertu da: “Ez dugu bere berririk batere izan. Durangon erroldatuta ere ez zegoen”. Eraikineko beste hiru etxeak konponduta daude eta “behar sozialetarako” bideratu dituzte. Eraikin osoa horretara bideratzea aztertu gura dute dagokion batzordean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!