Igerilekuetara 772.000 euro gehiago bideratu beharrean

Anboto 2007ko urr. 29a, 12:49
Lurpeko harriaren konfigurazioak ez du behar den moduan eusten igerilekuak hartuko dituen eraikina, eta ondorioz, hormigoizko plaka jarri beharko dute. Horrela justifikatu ditu Gobernu Taldeak Landakoko igerilekuetarako aurrekontuko soberakinetik bideratu beharreko 772.037 euroak.

Igerilekuetako lanak 2008ko urte amaierara arte ez amaitzea ekarriko du horrek. EAEren ezetza eta PSE-EEren abstentzioa jaso zituen erabakiak. Besteek alde egin zuten.

2004an eskatutako ikerketa geologikorako zundaketek lurpean zer dagoen argitu zuten, “baina egoera ez”, arrazoitu dutenez: “Eraikitzen hastean ikusi da harriaren egoera”. Gobernu Taldeak “utzikeria” edo “arduragabekeria” ukatu eta “ezusteko naturala” izan dela azaldu du.

Gainerako alderdiek, oro har, “erantzukizunak” eskatu dituzte. EB-Berdeak-ek “ulertezina” deritzo gertatutakoari eta Aralarrek norbaitek “erantzukizuna” hartu behar duela. Inork erantzukizunik ez hartzea salatu du PSE-EEk ere, diru-atalaren “garrantzia” gogoratuz.

Informazio “nahikoa” izan ez dutela dio, bestalde, EAEk: “Igerilekuak egiten dihardutenen txostenak baino ez ditugu, ez Udaleko teknikarien txostenik. Ardura norena den argitu behar da”. Diruaren zati bat Aldundiak ordainduko duen galdetuta, “aurretik Udalak faktura osoa ordaindu” behar duela argitu du kontu-hartzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!