Ahaztuaken ustez inpunitatea ezarri gura du behin betiko lege horrek, eta horregatik legea ez babesteko eskatu die EAJ, PSE-EE, PSN, EB, EA eta NaBairi. Frankismoaren biktimen elkartearen iritziz, ez da onargarria frankismo garaiko epaiketak ez baliogabetzea.Hainbat udalerritan deitu ditu elkarretaratzeak Ahaztuakek. Otxandion, Eibarren, Gasteizen, Gernikan, Zarautzen, Sartagundan… Frankismoaren aurkako borrokaren historian “esangura berezia” duten udalerriak dira horiek.