Estrategia, estimulazio eta rol jokoak

Anboto 2007ko aza. 1a, 12:50
Amaigabeko lurraldea 2007 jolas-jarduera topaketa hasi du Durangoko Kondaira taldeak. Gaur hasi zapatura bitartean, zortzi urtetik gorako lagunei zuzenduta hainbat jolas-jarduera batuko ditu Kurutziaga Ikastolak: “estrategia, simulazio eta rol jokoak jendeari ezagutzera ematea” dute helburu.
Amaigabeko lurraldea 2007 jolas-jarduera topaketa hasi du Durangoko Kondaira taldeak. Gaur hasi eta zapatura bitartean, zortzi urtetik gorako lagunei zuzenduta hainbat jolas-jarduera batuko ditu Kurutziaga Ikastolak: “estrategia, simulazio eta rol jokoak jendeari ezagutzera ematea” dute helburu.

Aitatu dezagun, Forjadores (Sornotas), Kontu Kontari (Mungia) eta Grupo Hal (Bilbo) taldeek ere parte hartu dutela jokoen prestaketan. Ohiko jokoetatik aldendutako denbora pasak ezagutzeko aukera dago egunotan.

Aukeratutako gaia “kapa eta ezpata” izan da, jardunaldiotako arduradunetako bat den Ander Madariagak azaldu duen moduan, “rol jokoetan Erdi Aroa ardatz hartzea ohikoa da-eta”. Gaztetxoenentzako mahai-jokoak jarri dituzte eskura, eta nagusiagoentzat rol-jokoak eta beste hainbat ekintza. Gurasoak ere gonbidatu dituzte, “seme-alabek asteburu arratsaldea zertan eman dezaketen ezagutzeko”.

Iaz, 300 bat parte-hartzaile batu zituen ekimenak, eta aurten ere harrera ona itxaroten dute antolatzaileek; 400 lagunen bisita aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!