Arantza bifido eta hidrozefaliari buruzko jardunaldiak egingo dira, gaur

Anboto 2007ko urr. 25a, 14:19
Bizkaiko Arantza bifido eta Hidrozefalia elkarteak (ASEBI) eratuta I. Sentsibilizazio eta Prebentzio Jardunaldiak egingo dituzte, gaur, Durangoko Emakumeen Sustapenerako Zentroan.
Bizkaiko Arantza bifido eta Hidrozefalia elkarteak (ASEBI) eratuta I. Sentsibilizazio eta Prebentzio Jardunaldiak egingo dituzte, gaur, Durangoko Emakumeen Sustapenerako Zentroan.

Arantza bifidoarekin lotutako alde psikologikoak hartuko ditu hizpide Olaia Martin psikologoak eta moderatzaile lanean jardungo du ASEBIko Zuzendaritza Batzordeko kide Charo Arenalek. Solasaldi hori 15:30ean hasiko da.

Ondoren, ASEBIren aurkezpena egingo da eta garatzen dituzten egitasmoak azalduko dituzte. Horretarako Gizarte Laguntzailea den Patricia Victorino gonbidatu dute. Horretarako hitzordua 16:15ean ipini dute; tarte horretan, ASEBIko Zuzendaritza Batzordeko kide eta kaltetu ere baden Mikel Ugartek ere parte hartuko du bere esperientzia pertsonala azalduz.

Amaitzeko, 17:25ean, Arantza bifidoari zelan aurre hartu azalduko du Gurutzetako Kirurgia Pediatrikoko Jose Luis Blancok. Jardunaldiarekin amaitzeko galderak egiteko aukera ere eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!