Udal Euskaltegiak eta AEK-Abarrak euskaltegiak, Udalak eta bertoko Euskara Zerbitzuak, Hizkuntza Eskolak eta Berbaro euskara elkarteak bultzatuko ekimena —laguntzaile anonimoen, “funtsezko” laguntza ahaztu gabe— euskaraz berba egin gura duen edonori dago zuzenduta: euskaldun zahar, euskara ikasle ohi zein orain euskara ikasle denari.

Iaz 12 taldetan banatuta 87 lagunek jardun zuten. Aurrenekoz ekintza bateratuak eratu zituzten eta durangaldea.blogspot.com blog-a abiatu. Euskarazko ekitaldien barri emanez Euskararen Menua ere atera zuten hilero, eta aurten ere, bide beretik joko dute.
Aurten ‘Bebalagun’ek zenbat lagun batuko dituen ez dago jakiterik, baina, “eskarmentu asko” dutenak %60 izan ohi dira: “pentsatu daiteke egitasmoa erakargarria dela”. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena eta parte hartzera deitu dute. Talde bultzatzaileetara jo daiteke horretarako.
“Finkatuta” den egitasmoaren “bide emankorra” gogoratu du MªJose Balier udal ordezkariak. Euskara Sailetik 10.000 euroko laguntza izango du egitasmoak, aurten ere.