Bidaia ordaintzeari uko, AHT ez finantziatzeko

Anboto 2007ko urr. 22a, 10:42
Abiadura Handiko Trenari (AHT) kontzientzia eragozpen kanpaina abiatu zuten zapatuan, Eusko Tren eta Renferen bidez AHT ordaintzeari desobedientzia egin guran. Durangon Bilborako trena hartu zuten 30 bat lagunek, “ez ordaintzako asmoa agerian utziz”.

AHTkontzientzieragozpena.262.jpgGuztiek kontzientzi eragozpen aitortza aurkeztu zuten. Bertan azaltzen zen moduan, garraio publikoaren erabiltzaile lez eta kontuan hartuta Eusko Tren eta Renfek AHT laguntzen dutela, “garraio kolektibo honetan bidaiatzen jarraitzea erabaki dut, baina, kontzientzi-eragozle moduan hartzea eskatuz eta txartela ordaintzeari uko eginez, nire diruak AHT eraikitzen lagundu ez dezan”.

Herriaren borondatea AHTarentzat “benetako balazta eraginkorra bihurtzeko tresna” izan gura du ekimenak. Urriaren 27rako, besteak beste, Durango eta Debatik egingo dute taldekako bidaia Eibarrera, 11:43an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!