‘Zahartzaro aktiboa’ sustatzeko aukera zabala

Anboto 2007ko urr. 21a, 10:47

Erretiratu ondoren nagusiek zerbaitetan jardun dezaten helburu hartuta, ikastaro eta ekintza aukera zabala eratu du Udalak sail eta azpiegituren bitartez nagusiei zuzendutako ekintzen osagarri moduan. Zahartzaro aktiboa egitasmoaren barruan batu dituzte ekitaldiak, zahartzaroa eta bizitza-kalitatea uztarturik joan behar direla premisa hartuta.

Prebentzio eta osasunarekin lotuta, psikomotrizitate eta oroimena suspertzeko ikastaroak eratu dituzte; prestakuntzarekin lotuta, berriz, irakurmen eta idazmen tailerra eta ipuin eta istorio kontaketa tailerra. Bestalde, prebentzioa eta aisialdia uztartuz, antzerki tailerra eta Dantzaz dantza ekimena eratu dituzte. Urte osora luzatutako ekintzak dira horiek; hala ere, hiruhilekoak ere batzen ditu programak: erretiroa moldatzeko ikastaroa, gernu inkontinentziaren prebentzio tailerra, eskulanen tailerra edo aretoko dantza zen internet ikastaroak. Informazio gehiago, 94 620 03 21 telefonoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!