Joan zen asteko “sabotaje ekintzak” gaitzetsi dituzte

Anboto 2007ko urr. 17a, 13:42
Urriaren 11 izandako “sabotaje” gertaerak (bost banketxeko sei kutxazain erre zituzten eta justizia jauregiaren ateetan artefaktu esplosiboa jarri) “gaitzetsi” dituzte EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker Batuak, eta “jarduera hori uzteko eta bakean bizitzen uzteko” eskatu dute. EAEk, bere aldetik, "eztabaida faltsuetan aritzea" gura ez dutela nabarmendu dute.

EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker Batuak diotenez, “antolatutako talde batek sortutako gertaerok suntsipena eta herritarren artean izu-ikara sortzea baino ez dakarte”. Ildo berean, kaltetuekiko elkartasuna adierazi dute.

EAEk, bere aldetik, “eztabaida faltsuetan aritzeari” uko egin dio: “Kondenaren eztabaidak EAE kriminalizatzea du helburu”. Diotenez, “bizitako egoera larriaz ohartuta, alderdi politikoen eginbeharra eztabaida antzuak utzi eta egoera barri batera eroango gaituen irtenbideak bilatzea” da eta PSOE eta EAJren jarrera “arduragabea” jo du, “konfrontazio egoeraren” arduradun. “Bake eta konponbiderako aukera berreskuratzearen alde” jardungo dutela berretsi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!