Landakoko aparkalekuan dendariei lekua gordetzeko aukera aztergai

Anboto 2007ko urr. 18a, 13:21
Landakoko aparkalekuan merkatarientzat gordetako lekuak bideratzea aztertuko dute udal arduradunek, horiek gero euren bezeroei eskaintzako aukera emanez. Eusteko Moduko Garapenerako Batzordean aztertuko dituzte horretarako izan daitezken aukerak.
Landakoko aparkalekuan merkatarientzat gordetako lekuak bideratzea aztertuko dute udal arduradunek, horiek gero euren bezeroei eskaintzako aukera emanez. Eusteko Moduko Garapenerako Batzordean aztertuko dituzte horretarako izan daitezken aukerak.

Batzordeburu den Aitziber Irigorasek argitu duenez, zenbat aparkaleku bideratu, zelan eta zenbat denboran zehaztu beharko dute, besteak beste. Horretarako merkatari elkarteekin –eta horietatik kanpora egon daitezken beste merkatariekin– batzartzea aurreikusi dute udal arduradunek, azaldu duten moduan.

Landako Gunearen azpian dagoen aparkalekua joan zen abenduan zabaldu zuten, Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantzaren (TAO) gunearen “alternatiba” izan guran. Orduan azaldu zuten moduan, ibilgailuen egonaldi luzea sustatzea dauka helburu aparkaleku horrek, egonaldi laburrak zigortuz. Txandaka zaintzen den aparkaleku horrek 180 leku libre eskaintzen ditu; 40 gorde dituzte Udalak eta Azpiegiturak.

PSE-EEk —arau fiskalekin lotuta— TAO gunean, “batez be merkatari txikiei begira”, lehenengo 30 minutuak doan izatea proposatu izan du. Hala ere, ez zuen gainerako alderdien oniritzirik izan. Ondoren, Landakoko aparkalekuan lekua bideratzeko aukerak irten zuen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!