Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Tabira Txiki elkarteak

Anboto 2007ko urr. 11a, 17:20
Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Tabira Txiki elkarteak. Horren haritik, urriaren 13an, Uribarriko Andra Maria Basilikaren gaineko 300 gida banatuko dituzte.
Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Tabira Txiki elkarteak. Horren haritik, urriaren 13an, Uribarriko Andra Maria Basilikaren gaineko 300 gida banatuko dituzte.

Uribarriko Andra Mariako Basilika bisitatzen dutenen artean koloretako "gida interaktibo erakargarriak" banatuko ditue ekimen horren bitartez. Halantxe jakin eragin dute Tabira Txiki elkartekoek. "Eusko Jaurlaritzak Ondare Nazional moduan izendatutako monumentu esanguratsua hobeto ezagutzeko aukera eskaini" gura da horrela.

Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Durangoko Udalaren eta Euskadiko Kutxaren laguntza izan du. Baita Uribarriko Andra Mariako Basilikaren laguntza ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!