Inmigrazioaren diagnosia, tokiko plana garatu guran

Anboto 2007ko urr. 11a, 15:49
Tokiko Inmigraziorako Ekintza Plana egin gura du Udalak, etorkizunerako politikak aurreikusi eta errealitate eta premiak ezagutzeko. Horretarako, iazko urrian hasi eta urtarrilera arte aurretiko diagnosia egingo dute, administrazio eta antolatutako erakundeetako (sindikatu, alderdi politiko, GKE, etorkinen edo bestelako elkarteak…) 40 lagunekin, eta 20 etorkinekin elkarrizketatuz.

Bizkaiko udalerri nagusien batez bestekoari eutsiz, Durangon, azken bederatzi urtean, atzerritarren kopurua hamar biderkatu egin da: 1998an herritarren %0,5 ziren (119 etorkin) eta 2006an %4,9 (1.349 lagun). Hazkundearen erritmoa (ez bertakoena ez kanpokoena) ez da jaitsi, baina 2003tik aurrera atzerritarren hazkundea “agerikoagoa” da. 60 nazionalitate batzen dira eta atzerritar gehienak adin ekonomikoki aktiboan dagoz. Bestalde, 0-18 urte arteko ikasleria osoaren %4 da atzerrikoa: arlo publikoak batzen du %5,7; pribatu edo itunduak %3,2.

“Aurrera eta hobera egin guran” ei datoz etorkinak eta hiru arazo nagusirekin aurkitzen dira: etxebizitza, langabezia (%50 dago lanean eta asko baimenik barik) eta bizileku-baimenaren arautzea. Lanaren erregularizazioari beharrezkoa deritze etorkinek, eta paper-tramiteekin lotuta informazioa eskatzen dute. “Integratuta” ei dagoz baina ez dute “identitatea” galdu gura, eta gaztelera bizitzeko zein lanerako behar duten arren, euskarari garrantzi handia ematen die. Bertako gazteen bizimoduak “larritzen” ditu. Inmigrazioa kudeatu egin behar dela uste dute antolatutako erakundeek, eta asoziazionismoa sustatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!