Solaegui Gerediagako sortzaileetariko bat hil da

Anboto 2007ko urr. 10a, 18:21
Gerediaga elkarteko sortzaileetako bat izan zen Salvador Solaegui Ispizua (Muxika) hil zen, atzo, Galdakaon 74 urte zituela, urte luzeetan gaixorik egon eta gero. Hileta elizkizuna gaur izango dira Durangon.
Gerediaga elkarteko sortzaileetako bat izan zen Salvador Solaegui Ispizua (Muxika) hil zen, atzo, Galdakaon 74 urte zituela, urte luzeetan gaixorik egon eta gero. Hileta elizkizuna gaur izango dira Durangon.

Hasierako zuzendaritza batzorde kide be izan zen  Solaegui eta txikitatik etorri zen Durangora bizitzera. Hainbat urtean bizi izan zen  Durangon, baina, azkeneko urteak Gautegiz-Arteagan zituen.

Gerediaga Elkartea sortu zenean, 1965. urtean, kultur zaletasun handiko gizon zen. Ikasketaz eta lanbidez, berriz, arkitekto teknikoa. Bizkaiko Foru Aldundiko aparejadorea izan zen.
 
Hasieratik jardun zuen Gerediaga elkartea aitatu dugun moduan. Lehenengo urte eta erdian lehendakariorderik ez zuen izan elkarteak, eta, 1966ko abenduaren 18an izendapena, lehenengoz, Salvador Solaeguirentzat izan zen. 1968ko amaierara arte izan zen lehendakariorde eta, Gerediaga elkartean, Lan taldeak sortu zirenean, Askondo saileko kide izan zen, berton arkitektura eta hirigintza arloko gaiak lantzen zituzten.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!