Jaiei begira egitarau propioa osotu du Txosna Batzordeak

Anboto 2007ko urr. 8a, 12:59
Jaiak herritik, herriarentzat, lelo horrexeri eutsi dio aurten Txosna Batzordeak sanfaustoetarako jai egitaraua osatzerako orduan. Horretarako adin guztiak hartu dituzte kontuan, herritarrek “jaiak aldarrikatu eta gozatzeko gune alternatiboa” sortzea helburu hartuta.
Jaiak herritik, herriarentzat, lelo horrexeri eutsi dio aurten Txosna Batzordeak sanfaustoetarako jai egitaraua osatzerako orduan. Horretarako adin guztiak hartu dituzte kontuan, herritarrek “jaiak aldarrikatu eta gozatzeko gune alternatiboa” sortzea helburu hartuta.

Zumar kalean 19 txosna batuko dira urriaren 21ean jaiak amaitu bitartean eta Txosna Batzordeak bertaratzerako deia egin die herritarrei: “Elkarteok urteko plangintza garatzeko indarrak eta laguntza ekonomikoa jasotzen dugu eta denok hartu beharreko ardura da hori. Denon ardura izan behar da txosnagunea”. Eguenean, urriaren 11n, izango da txalapartari eta bertsolariek girotutako txupinazoa 21:00etan. Jai giroarekin bat egingo dute bertora hurreratutakoek.

Nobedadeak

Nobedaderik ere badakarte txosnek, aurten. “Jai giro ekologiko eta garbi baten alde apustua” egin du, aurten, Txosna Batzordeak, eta, edalontzi birziklatuak erabiliko dituzte; guztira, 30.000 edalontzi, euro batean salduko direnak. Horiek iaz “jai alternatibo eta parekideak” izan zitezen sortutako Pantxika pertsonaiaren logotipo berria eroango dute, Jaiak herritik, herriarentzat leloarekin batera.

Kulturgintza, parekidetasuna, presoen eskubideen defentsa, internazionalismoa, AHTren kontrako mugimendua, kirola… ordezkatzen du Zumar kalean batuko den txosnaguneak eta egitarau zabala eratu du. Horretarako 44.000 euroko aurrekontua izan ddute —Udaletik 14.000 euroko laguntza izan dute—.

Barikurako, urriaren 12rako, bertso-bazkaria eratu dute Andra Marian —Intxaurren eta Sapuetxen lortu daitezke txartelak—, 14:30ean, Gorka Ostolaza ‘Potxis’, Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin; eta, 17:30ean, triki poteoa ere izango da.

Manifestazioa ere deitu dute Txiki-Otaegitik 19:00tan, eta, 22:30ean, Hesian (Etxarri), Oliba Gorriak (Markina) eta Revolta 21 (Katalunia) taldeekin kontzertua izango da. Aitatu dezagun bestalde, goizean, herri eskolak izango direla, Ibaizabal ikastolak eta Fray Juan de Zumarraga institutuan.

Zapatuan, berriz, umeentzat jolasak, pailazoak eta globoflexia tailerra izango da 11:00etan, Andra Marian; eta, 14:00etan, bazkaltzeko elkartuko dira txosnakideak. Mañaria errekaren jaitsiera izango da 17:30ean eta, 22.30ean, Durangaldeko taldeek eskainiko dute kontzertua txosnagunean: Infernuko Papinak, Sax Sex Full eta Tuesday Evenings igoko dira taula gainera.

Datorren astebururako ere eratu izan dituzte hainbat ekitaldi: kontzertuak, manifestazioak, umeentzat jolasak, herri bazkaria edota Athletic-eko eta Errealeko jokalari ohien arteko partida, besteren artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!