EAJ agertu da proiektuarekin aurrera egitearen alde; PP, ere bai “Inor ez kaltetzeko, Udala baserrikoekin hartu-emanean jarri dela jakinda”.

Ildo beretik, EAEk egitasmo “onuragarria” dela dio, baina Iurretako Ertzilbengoa gogora ekarrita, “ulertezintzat” jo du EAJren “baserrifobia”. Kapitanea San Faustoko egitasmoan batzea eskatu du, baserriak ondare historikoaren zati direla nabarmenduz.
Diru-laguntza ezbaian
EAJk “baserrifobia” daukanik eta jabetza kentzea aitatu izana ukatu du, eta “ingurua era egokian antolatzeko ordua badela” deritzo; lurren birkalifikazioa egin gura dutela argitu dute. “Interes orokorreko” egitasmoa dela eta aurrera egin ezean Udalak Izartuko diru-laguntza galdu daitekeela ere azpimarratu dute. Aralarrek “demagogia” deritzo dirulaguntzak eta baserria, gai biak lotzeari. Konponbidea topatzeko lan egitearen alde agertu da.
Gaia berriro Hirigintza Batzordean aztertzea onartu du EAJk, baina “konponbidea lortzeko, gaia gehiago atzeratu ez dadin”.