Barrutiko zinegotzi arduradunak “herritarrengana hurreratu guran”

Anboto 2007ko urr. 2a, 13:49
Herritargoarengana “gehiago hurreratu” guran barrutiko zinegotzi arduradunak sortu ditu Gobernu Taldeak. Aldian-aldian bisitatu beharko dute ingurua, bertako zerbitzuen funtzionamendua eta espaloi, kale edo seinalizazioen egoera (baita hiri-altzariena ere) ikusteko; era berean, bizilagunen kexa edo iradokizunak batuko dituzte eta barrutiko elkarteekin batzartuko dira.

San Ignacio eta Fray Juan de Zumarraga, Sasikoara arte (Ander Gorrotxategi); Murueta Torre eta Landako Etorbidea (Mª Jose Balier); Aramotz eta Askatasun Etorbidea (Aitziber Irigoras); San Fausto (Natxo Martinez); Alde Zaharra Larrasoloetara arte eta Herriko Gudarien kalea (Iker Oceja); eta, Santikurutz, Mugarra Auzunea eta Tabira kalea (Goiztidi Diaz). Horiexek dira sei barrutiak eta arduradunek bakoitzarekin lotutako “arazoak” aztertuko dituzte, Zerbitzu Teknikoek proposatutako iradokizun, hobekuntza eta lanen jarraipena egiteaz gainera. Aurkitutako arazoen barri ere emango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!