EAEko Andaluziarren XVIII. Topaketa, Landako Gunean

Anboto 2007ko urr. 3a, 13:46
Euskal Autonomia Erkidegoko Andaluziarren XVIII. Topaketa hartuko du, asteburuan, Landako Guneak. Durangoko Andaluziako Zentroak EAEko Lurralde-Elkarte Andaluziarren Federazioarekin (FARAE) batera eta Udalaren laguntzarekin eratutako topaketak hainbat ekitaldi batuko ditu, barikutik eta domekara arte.

apirilekoferia_259.jpgFARAEk batzen dituen EAEko 12 Andaluziako zentro batuko dira, “dibertitu eta hartzen gaituen herriarekin erlazionatu guran”. Halaxe azaldu du FARAEko presidente Francisco Cabrerak. Parte hartzeko deia ere egin du.

Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak, berriz, Udalak “kulturartekotasuna bultzatzen” jarraitzen duela nabarmendu du, eta Durangoko Andaluziako Zentroaren “kultur jarduera aberatsa” gogoratu. Cadizko Medina Sidoniako alkatea ere bertan izango da; aurretik, Durangoko ordezkariak ere izan dira han. Alkateak, zapatuan, 12:00etan egingo die Andaluziako agintariei harrera, udaletxean.

Egitarau zabala

Andaluziako dantzak eta musika, hainbat zentroren arteko lehiaketa gastronomikoa edo Jaén, Córdoba eta Cadizko produktuak ezagutu zein dastatzeko aukera izango da bihar 19:00etan abiatuko dituzten topaketetan. Horrez gainera, euskal herri-kirol saioa eta Kriskitin dantza taldearen emanaldia ere izango dira. Bestalde, 600 lagun inguru batuko dituen ‘hermandade afaria’ ere egingo dute zapatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!