Maeztu, Mankomunitateko gobernu batzorderako

Anboto 2007ko urr. 4a, 13:35
Dani Maeztu (Aralar) izango da Durangaldeko Mankomunitateko gobernu batzordean Durangoko ordezkaria. Halaxe onartu dute azken udalbatzarrean. PSE-EEk proposatu zuen Maeztu kargu horretarako eta aldeko botoa eman zuen EB-Berdeak, Aralar, PSE-EE eta EAEk. EAJk, berriz, berak aurkeztutakoaren aldeko egin zuen: Natxo Martinez. PPk ez zuen botorik eman.

Idatzi baten, “lehenengo biderrez Udaleko ordezkari lez Aralarrek ordezkatutako ezker abertzaleko kide bat hautatzea” posible egin duten alderdiei “eskerrik beroenak” eman dizkie Durangoko Aralarrek. Mankomunitateak “beste dinamika bat” hartu dezan lan egingo dutela adierazi dute: “Zerbitzu bakar batzuen kudeaketa gune izatetik eskualdeko garapena bideratzeko erakundea izatera pasatu dadin. Oso alor garrantzitsuetan —batez ere, lurralde antolamendua, mugikortasuna, ingurugiroa…— politika koordinatua burutu dadin”.

EAEk Mankomunitatean “gauzak aldatzeko aukera ikusita” eman deutso Maezturi botoa, ohar baten azaldu dutenez: “Ez da hautagai egokiena, baina gobernu batzordean EAJk gehiengoa ez izatea da gure asmoa; bertatik beste era bateko politikak aurrera eroateko aukera izango dela deritzogu. Noren botoekin heldu den bertara jakin behar du eta bere lanarekin aldaketarako jarrera erakutsi beharko luke”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!