Emakumeentzako jabekuntza ikastaroak antolatu dituzte

Anboto 2007ko urr. 3a, 13:41
Lehenengo biderrez emakumeentzako jabekuntza ikastaroak eratu dituzte Udaleko Aukera Berdintasuneko Sailekoek, “gizartean eta politikan emakumeen parte-hartzea sustatzeko formazio eta hausnarketarako gunea sortu” guran.

Lau arlo zehaztu dituzte: Emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, Gizartean eta politikan parte-hartzea, Elkartasuna eta Asteburuetan egiteko ekintzak.

Bost jardunaldi batzen dituen lehenengo arloan, norberaren bizipen, sentimendu eta emozioak jorratuko dituzte. Jendaurrean berba egiteko teknikak, hizkuntzaren erabilera ez sexista, eta, lidergoa eta lan taldea aztertuko dituzte, Gizartean eta politikan parte-hartzea atalean; eta, elkartasunarekin lotuta, munduko emakumeen literaturaz jardungo dute.

Asteburuetan egiteko ekintzekin lotuta Gazteak eta feminismoa tailerra eta autodefentsa ikastaroa antolatu dituzte.

Aurrematrikula urriaren 9ra arte egin daiteke, Aukera Berdintasunaren Sailean: 94 603 00 42 edo berdintasuna@durango-udala.net

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!