Finantza akordioa sinatu dute Elkargik eta Ipar Kutxa Ruralek

Anboto 2007ko ira. 24a, 10:04
Finantza akordioa sinatu dute Elkargik, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, eta Ipar Kutxa Rural kreditu kooperatiba elkarteak. Durangon ere bulegoa dauka Elkargik eta, jakitera eman duenez, horren bitartez 10 milioi euro kopuru orokorreko inbertsioak finantzatzeko lerro berezia enpresen eskura ipiniko du, interes-tasa eta amortizazio epeetan lehentasunezko baldintzekin.

Ekimen hori Elkarrekiko Garantia Elkarteak “enpresei epe luzerako lehentasunezko finantzaketa lerroak eskaintzeko etengabeko helburua garatzean” dago finkatuta, azaldu dutenez. Aitatu ditugun lerrook, oro har, merkatuak baino baldintza hobeak dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!