Metro bat inguruko altueratik jausi da langile bat Durangon

Anboto 2007ko ira. 27a, 09:02
Lanean ziharduela metro bat inguruko altueratik jausi ondoren zauritu da Durangon emakume bat.
Lanean ziharduela metro bat inguruko altueratik jausi ondoren zauritu da Durangon emakume bat.

Bilboko P. M. G. 23 urteko gaztea DYAko anbulantzia batek artatu zuen eta Galdakaoko erietxera eroan zuten pronostiko erreserbatuarekin. Halaxe eman dute jakitera DYAko arduradunek. Lan istripua astelehenean gertatu zen.

Beste alde batetik, Iurretako gasolindegian lanean ziharduen beste emakume bat Gurutzetara eroan zuten DYAko arduradunek, astelehenean hau ere, hedabideetan jaso dutenez. Elorrioko 37 urteko Y. P. G. da zauritutako behargina, jakitera eman dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!