Hiriko harresiak ezagutzeko aukera emango dute

Anboto 2007ko ira. 27a, 13:53
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Durangoko harresiak ezagutzeko aukera dugu urriaren 6 eta 7an. Jaurerriko zelatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak izenburuarekin eratu ditu Bizkaiko Diputazioko Kultura Sailak jardunaldiok, zazpigarrenez; Bizkaian barrena dauden harresi, dorre eta gotorleku zaharrak ikusteko aukera eskainiko dute.

Durangon ez eze, Arratzu, Balmaseda, Bilbo, Erandio, Getxo, Gordexola, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Orozko, Portugalete, Santurtzi eta Zallara bisitaldiak batzen ditu ekimenak.

Durangoko harresiak erakusketa eta bisita gidatuak 11:00etan, 13:00etan eta 17:00etan izango dira, urriaren 6 eta 7an. Durangoko Arte eta Historia Museoa bisitatuko da eta bertan batutako erakusketa grafiko baten bitartez, hirigune historikoaren defentsarako elementuak azalduko dira. Ondoren, harresiaren alderdi garrantzitsuenak ere ikusiko dira.

Durango Eraikitzenek, Turismo Bulegoak eta museoak jardun dute antolaketa lanetan. Informaziorako: 94 603 39 38.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!