Durangoko VI. Klasikoen Rallya dela-eta, hainbat kale itxiko dituzte

Anboto 2007ko irailaren 27a

Asteburuan Durangoko VI. Klasikoen Rallya hartuko du hiriak, trafikoari nabarmen eraginez.

Asteburuan Durangoko VI. Klasikoen Rallya hartuko du hiriak, trafikoari nabarmen eraginez.

Ezkurdin ezingo da ibilgailurik egon, bihar, 15:00etatik aurrera —ezta zapatuan egun osoz ere—eta, 18:00etan, itxi egingo dute Joxemiel Barandiaranetik Montebideorako kalea; zapatuan, 11:00etatik aurrera egongo da itxita azken hori. Galtzaretatik Montebideora ezingo da sartu, barikuan, 19:20tik aurrera, eta, Alde Zaharrera Andra Maritik sartuko beharko dugu eta Sanagustinaldetik atera; zapatuan, 11:50ean itxiko dute kale hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!