Alzheimerraren Mundu Mailako Eguna gogoan hartuz, gizartea sentikortu guran

Anboto 2007ko ira. 20a, 15:08
Alzheimerraren Mundu Mailako Eguna dugu barikuan, hilaren 21an, eta hori aintzat hartuz ekitaldi sorta eratu dute asteon Durangaldeko Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko Adinekoen sailek elkarlanean. Gaurko eta biharko prestatu dituzte ekitaldiak.
Alzheimerraren Mundu Mailako Eguna dugu barikuan, hilaren 21an, eta hori aintzat hartuz ekitaldi sorta eratu dute asteon Durangaldeko Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko Adinekoen sailek elkarlanean. Gaurko eta biharko prestatu dituzte ekitaldiak.

Mendekotasuna duten adineko pertsonen senide jagoleei laguntza ematen dion Zaindu egitasmoaren barruan berbaldia eta antzerkia antolatu dituzte. Bai gaixoarengan bai bere senide zaintzailearengan mendekotasunak daukan eraginaz “gizartea sentikortzea” izan dute helburu, nabarmendu dutenez.

Bizkaian autonomia pertsonalari eta besteren laguntza behar duten pertsonei jaramon egiteari buruzko lege berria onartu eta jarri da indarrean; mendekotasuna duten pertsona eta familia arteko zaintzaileentzat dauden zerbitzuak arautzen ditu horrek. Horren gainean hitzaldia izango da, gaaur, 19:00etan, San Agustin kulturgunean. Durangaldeko Mankomunitateko gizarte laguntzailea den Amaia Urzainkik Mendekotasunaren lege berria. Prestazio eta zerbitzuen prozedura eta katalogoa hartuko du hizpide.

Mendekotasuna, taula gainera

Barikuan, Los años viejos obra taularatuko du La Papa antzerki taldeak, San Agustin kulturgunean, 19:00etan. Era “sakon” eta aldi berean “dibertigarrian” mendekotasuna daukan pertsona bat gertu dugunean familia giroan sortu daitezken egoerak jorratzen ditu antzezlan horrek, eta baita pertsona hori zaintzeko hainbat alternatibaren bilaketa ere. Herritar guztiei zabaldutako doako ekitaldia da hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!