Mesedetako Ama Birjinaren omenezko jaiak Goienkalen

Anboto 2007ko ira. 20a, 15:02
Mesedetako Ama Birjina bere lekuan jarri ondoren, hari eskainitako aurreskuarekin hasiko dituzte, barikuan, 20:00etan, “gura barik” Alde Zaharrekoak bihurtu diren Goienkaleko jaiak.
Mesedetako Ama Birjina bere lekuan jarri ondoren, hari eskainitako aurreskuarekin hasiko dituzte, barikuan, 20:00etan, “gura barik” Alde Zaharrekoak bihurtu diren Goienkaleko jaiak.

Ekitaldi sorta zabala eratu du Dendak elkarteak, 20tik gora ostalari eta sektoreko beste hainbat profesionalekin koordinatuta. Babesle pribatuen bitartez 9.000 euroko aurrekontua dute, ekitaldi gehiagorekin “indartutako” egitaraua osatzeko.

Ama Birjinari aurreskua dantzatuta, 11 mariatxi eta lau dantzari bikote batzen dituen Mejico Lindo ikuskizuna hasiko da Mensajeros de Güena Jato mariatxien eta Guadalajara hiriko Jalisco baleteko kideen eskutik; gau giroa Laja taldeak berotuko du, 22:00etan hasita.

Zapatuan, berriz, hainbat lagun batuko ditu ohiko sardina-janak 13:00etan; baita 16:00etan Maite tabernan hasiko den mus txapelketak ere. Umeek olgetalekua izango dute 17:00etan, eta 19:30ean poteo herrikoia eta kalejira hasiko dira. Bizargorrik alaituko du gau giroa.

Durangoko Musika Bandaren saioa izango da domekan, 13:15ean, eta astelehenean jubilatuen omenaldi bazkaria, 14:30ean; auzoko arimengatiko meza, 19:00etan. Otzara hilaren 30ean 21:00etan zotz egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!